Arriskutek.netArriskutek.netArriskutek.net

General

Glosario

EN (inglés)

ES (español)

US (euskara)

Significado (euskara)

Stalking

Acechar, acosar

Zelatan egon, jazarri

Ingeleseko stalk aditzak “zelatan ehizatu edo norbaiten atzetik joan” esan nahi du hitzez hitz.

Harassment, harassing

Acoso

Jazarpena

Jazarpena edo xaxatze sexuala (nardatzea) izan daiteke edo ez. Sexuala ez denean, “oinazetu, zirikatu, xaxatu , norbaitekin sartu” zentzua dauka. Hain zuzen ere, ingeleseko stalking -en sinonimoa da ia-ia.

Alert

Alerta

Alerta

Interneteko bilaketen arloan, programatzen dugun oharra da, eta bilatzaile intrusiboan guretzat interesgarria den terminoren bat agertzen denean (hau da, web orriren batean azaldu denean) jasotzen dugu.

Authentication

Autenticación, autentificación

Egiaztapena, baieztapena

Segurtasun-neurri honi esker, norbait edo zerbait zelakoa den eta benetakoa den egiaztatu daiteke.

Avatar

Avatar

Avatarra

Pertsonaia hau erabiltzaileak Interneteko inguruneren batean daukan irudikapena da, eta, oro har, grafikoa da.

Download

Bajar, descargar

Jaitsi, behera kargatu

Interneteko edukiak deskargatu. Fitxategiak dira, oro har.

Blog, weblog

Blog, weblog

Bloga, webloga

Eduki dinamikoen sistemaren bidez, pertsona batek edo batzuek online idatzitako egunkaria da. Horri esker, testuak eta irudiak sartu ditzakete, HTML jakin gabe eta FTP zerbitzurik erabili gabe.

Blocking

Bloqueo

Blokeoa

Interneterako sarbidearen kontrolaren arloan, informazio zehatz baterako sarbidea eragozteko modua da: web orria, postako mezua, zerbitzu jakin bat…

Underblocking

Bloqueo por defecto

Blokeo lehenetsia

Web orriak blokeatzen dituzten programei buruz hitz egiten dugunean, blokeo txikia daukaten egoerak (hau da, pasatu behar ez liratekeen web orriak pasatzeko baimena ematen da).

Overblocking

Bloqueo por exceso

Larregizko blokeoa

Web orriak blokeatzen dituzten programei buruz hitz egiten dugunean, gehiegizko blokeoa daukaten egoerak (hau da, kaltegarriak ez diren web orriak).

Bluetooth

Bluetooth

Bluetootha

Haririk gabeko konexio-sistema da, eta distantzia laburretan erabiltzen da (10 metrora, gehienez ere), ordenadoreak periferikoekin, telefonoekin, PDAekin… konektatzeko. 2,4 GHz inguruko mikrouhin-frekuentziak erabiltzen ditu.

Bullying

Bullying, acoso escolar

Bullyinga, eskolako jazarpena

Bullya gaztelaniazko ohiko abusatzailea da, ahulenak ikaratzen eta zapaltzen dituen harroputza, alegia. Esplizituagoak eta ez hain esplizituak diren mehatxuen eraginpean, gauzak egitera behartzen ditu ahulenak. Bullyinga ingeleseko hitza da, eta adingabeen artean agertzen den jokabide hori azaltzeko erabiltzen da. Oro har, ikastetxean edo institutuan gertatzen da, eta larderia, abusua edo eskolako jazarpena dela esan daiteke. Ez da sexuala.

Full-text search-engine

Buscador de texto completo, buscador intrusivo

Testu osoaren bilatzailea, bilatzaile intrusiboa

WWW-n aurkitzen dituen orrialdeetako testu osoa ezagutzen duen bilatzailea da. Intrusiboa dela esaten da, aurkitzen dituen orrialdeak berrikusten dituelako, borondatez bertan altarik hartu ez badute ere.

Trojan horse, Trojan

Caballo de Troya, troyano

Troiako zaldia, troiarra

Birusa da (edo beste era bateko programa kaltegarria), eta kaltegarria ez delakoan Internetetik jaitsitako programan dago ezkutatuta.

Webcam

Cámara web

Web kamera

Internetera konektatuta dagoen kamera digitala da. Batzuetan, grabatutakoa web orri batera igortzen du, eta, bertan, arinegiak ez diren mugimendudun irudiak daude ikusgai. Era berean, bideo-hitzaldiak edo bideo-txatak egiteko ere erabiltzen da.

Cell-phone, mobile phone

Celular, móvil

Zelularra, mugikorra

Telefono eramangarria da, eta zelulen edo gelaxken bidez estaldura eskaintzen duten antena-sistemetan oinarrituta dago. Amerikan zelularra esan ohi diote. Espainian, ordea, hasiera batean horrela esaten bazioten ere, mugikorra terminoa zabaldu da jendartean.

CC

CC

CC

Carbon Copy. Posta elektronikoko mezuan agertzen den eremua da, eta, bertan, mezuaren kopia nork edo nortzuk jasoko duten adieraziko dugu. Hartzaile nagusiak eta kopia jasotzen dutenek gainerakoak ikusiko dituzte mezuaren goiburuetan, mezua jasotzen dutenean.

BCC

CCO

CCO

Blind Carbon Copy. Kopia ezkutua. CCa bezala erabiltzen da, baina oraingoan hartzaile nagusiak ez daki kopia bat bidali dela eta nori bidali zaion, mezua jasotzen duenean.

Web-based chat

Chat basado en web

Web orrian oinarritutako txata

Web orri baten barruan kokatuta dagoenez, erabiltzeko orduan nabigatzailea besterik behar ez duen txata da. Gainerakoek (IRCk, berehalako mezularitzak), ordea, programa bereziak behar dituzte.

Cyber-

Cíber-

Ziber-

Aurrizki hau modu informalean erabiltzen da Internetekin zerikusia daukan guztiari buruz hitz egiteko orduan. Hasiera batean, zibernetikaren arloan erabiltzen zen, era automatikoan gidatzen ziren tresnak aztertzen zituen zientziaren arloan, hain zuzen ere.

Cybersex

Cibersexo

Zibersexua

Batzuetan, sarea erabiltzen duen edonolako harreman edo komunikazio erotikoari buruz hitz egiteko erabiltzen da. Oro har, ahozkoa da edo, gehien jota, ikus-entzunezkoa. Hala ere, urruneko ukipen-saiakuntzak egiten ari dira teledildonikaren arloan.

Surf buddy

Colega de navegación

Nabigaziokidea

Gaztetxoei Interneten laguntzen dien konfiantzako laguna da, eta gurasoen onespena dauka.

Online community;

Social-networking site

Comunidad virtual

Erkidego birtuala

Web orri baten inguruan bildutako erabiltzaileen multzoa da (oro har, web orri tematikoa da). Euren artean harreman sozialak ezartzen dira, web orriak edo atariak eskaintzen dizkien komunikazio-zerbitzuen bitartez.

TOS, Terms Of Service

Condiciones de utilización, condiciones del servicio

Erabiltzeko baldintzak, zerbitzuaren baldintzak

Testu honetan, web orria edo zerbitzua erabiltzeko onartu behar diren arauak azaltzen dira.

Web-based e-mail

Correo basado en web

Web orrian oinarritutako posta

Posta-programaren bidez barik, web nabigatzailearen bidez erabiltzen den posta elektronikoko zerbitzua da. Badu abantailarik, Interneterako sarbidea daukan edozein ordenagailutik erabili daitekeelako.

Firewall

Cortafuegos

Suebakia

Zenbait segurtasun-gidalerroren arabera, sarerako eta saretiko sarbidea mugatzen duen pasarela da. Interneten, gure ordenagailuan baimenduta ez dauden sarbideetatik babesten gaituen programa edo hardware gailua da. Aldi berean, baimenik eman ezean, ez du Internetera daturik bidaltzen uzten.

Account

Cuenta

Kontua

Erabiltzaileari buruzko datuen multzoa da, eta, eurei esker, sistemara, web orrira edo zerbitzura sartu daiteke. Oro har, izenarekin eta pasahitzarekin lotuta dago. Horiek horrela, honako hauexek ditugu hizpide: Interneten sartzeko daukagun kontua, gure posta-kontua, Yahoo!-n daukagun kontua, ICQn daukagun kontua, gure Geocities kontua…

IP address

Dirección IP

IP helbidea

Helbide bakarra da, eta, une oro, erabiltzaileak zein makinak identifikatzen ditu Interneten. 0tik 225era doazen 4 zenbakik osatzen dute, eta puntuen bidez daude banatuta; esate baterako, 134.56.6.208.

Flame, flaming

Flame

Flamea

Forora, posta-zerrendara edo mezuen taulara bidalitako mezu su-eragilea da. Probokatzea eta edozein parte-hartzaileren edo parte-hartzaile zehatz baten erantzun haserrea lortzea dauka helburu. Oro har, mezu iraingarria edo mingarria da.

Newsgroup; message board, web board

Foro

Foroa

Interneten bertan zenbait lagunen mezuak argitaratzeko dagoen lekua da. Jatorriz, Useneteko newsgroupetan baino ez zen erabiltzen. Gaur egun, ordea, web orrietan kokatutako mezu-taulei buruz hitz egiteko erabiltzen da sarriagotan.

Warning wars, notify wars

Guerras de avisos, guerras de notificación

Oharren gerrak, jakinarazpenen gerrak

Interneteko erabiltzaileen arteko borrokatxoak dira, eta probokatzea daukate helburu. Horren ondorioz, sarbide-hornitzaileek argi eta garbi adierazten diete erabilera-baldintzak urratzerik ez dagoela.

To google, googling

Guglear

Gugleatu

Norbait Googlen bilatu, kuxkuxean ibiltzeko edo ikertzeko asmoz berari buruz zer dagoen jakiteko.

Home page

Home page

Hasierako orria

Bi erabilera ditu: web orriko hasierako orria edo azaleko orria da hitzez hitz. Irudizko adieran, ordea, web pertsonal bati buruz hitz egiteko erabiltzen da batzuetan.

ICQ

ICQ

ICQ

I Seek You. Berehalako mezularitzarako sortutako lehen programetakoa da, 1996. urtean jaio zen-eta.

Internet user

Internauta

Internauta

Interneteko erabiltzailea.

(online, cyber-)

Internético

Internetikoa

Internetekoa bertakoa.

IRC

IRC

IRC

Internet Relay Chat. Interneteko jatorrizko txat-zerbitzua. Erabili ahal izateko, programa bereziak edo web pasarelak eduki behar dira.

Buddy list

Lista de colegas

Kideen zerrenda

Berehalako mezularitzako programan, gure harreman guztiak biltzen dituen zerrenda da.

Notify list

Lista de notificación

Jakinarazpen-zerrenda

Mezularitzako programak une oro jakinarazten digu zerrendan izena eman duen pertsona bakoitza noiz konektatzen den.

IM, instant messaging

Mensajería instantánea

Berehalako mezularitza

Txateatzeko edo, aldi berean konektatuta egon gabe, pertsonen artean edo taldeetan mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen duten programak dira. Ohiko IRC txaten bertsio modernoagoa da, baina euretatik aparte dago eta ez dago kanalen bidez antolatuta. Espainian, txata esaten zaio besterik gabe, hau da, ez da beste sistema batzuetatik bereizten.

MMS

MMS

MMS

Multimedia Message System. Multimediako mezuak dira, eta telefono zelular batzuen bidez baino ez dira bidaltzen eta jasotzen.

Monitorization

Monitorización

Monitorizazioa

Interneterako sarbidearen kontrolaren arloan, ordenagailu zehatz batetik egiten den erabilera zaintzeko eta erregistratzeko programak erabiltzen dira. Monitorizazioa agerikoa edo ezkutukoa izan daiteke monitorizatuarentzat.

Nickname, nick

Mote, alias

Ezizena, izengoitia

Interneten geure buruari jartzen diogun izen asmatua da. Erabiltzaileek bat edo batzuk eduki ditzakete, edo bat ere ez.

MSN

MSN

MSN

Microsoft Network. Microsoft enpresak sustatutako sarea da, eta 1995. urtean sortu zen, Interneti lehia egiteko asmoz. Gaur egun, ordea, sareko ataria baino ez da.

Surfing

Navegación

Nabigazioa

Web orri batean edo zenbait web orritan zehar ibiltzeko ekintza da.

User name

Nombre de usuario/a

Erabiltzaile-izena

Interneteko zerbitzuetan nor garen adierazteko erabiltzen dugun modua da: sarbidea, posta, FTP eta gure kontuaren kokagunea den sareko beste edozein leku.

Offline

Offline, desconectado/a

Offline, deskonektatua

Deskonektatua. Adjektibo eta adberbio moduan erabili daiteke.

Online

Online, en línea

Online, linean

Konektatua. Adjektibo eta adberbio moduan erabili daiteke.

P2P, peer-to-peer

P2P

P2P

Fitxategiak Internet bidez partekatzeko programak dira, eta berdinetik berdinera ( peer to peer ) dabiltza, hau da, fitxategiak erabiltzaileen artean bidali eta jasotzen dira, fitxategiak gordetzeko leku nagusitik jaitsi beharrean.

Web page

Página (de) web

Web orria

Web gunean dagoen informazio-unitatea da, eta HTML lengoaiaz sortzen da. Webak orri bat edo N orri eduki ditzake, eta orri bakoitzak URL desberdina dauka.

PDA

PDA

PDA

Personal Digital Assistant. Eskuko tresnatxo eramangarria da, eta honako funtzio hauek ditu: ordenagailua, agenda eta, batzuetan, telefonoa eta Interneterako konexioa ere bai.

Profile

Perfil

Profila

Erkidego birtual batean edo beste era bateko web batean dagoen orria da. Bertan, gainera, erabiltzaile zehatz bati buruzko datuak daude, eta, oro har, erabiltzaileak berak eguneratzen ditu.

PICS

PICS

PICS

Interneten Edukia Aukeratzeko Plataforma. Web orriak sailkatzeko sistema.

Portal

Portal

Ataria

Zerbitzu ugari eskaintzen dituen weba da, eta sarerako ohiko sarbidea izan nahi du erabiltzaile-mota zehatz batzuentzat. Tematikoak, tokian tokikoak, profesionalak, orotarikoak, kultura, etnia edo adin-talde jakin batentzat… izan daitezke.

Handheld

Portátil, de mano

Eramangarria, eskukoa

Eskuan eroan daitekeen tresna eramangarria da: PDAk, zenbait joko-tresna (PSP)…

Malicious code

Programa maligno, programa malicioso

Programa kaltegarria, programa maltzurra

Asmo txarrez egindako edonolako softwarea da. Birusak, pasahitzak lapurtzeko programak, gure baimenik gabe ordenagailuan sartzeko programak, programa troiarrak, spywarea … dauka barruan.

ISP

Proveedor de acceso a Internet, PAI

Interneterako sarbidearen hornitzailea, PAI

Internet Service Provider. Hileko ordainketaren truke, Internetera konektatzeko aukera eskaintzen digun enpresa da.

Publish

Publicar

Argitaratu

Interneten arloan, edukiren bat internauten esku jarri. Oro har, testuak, irudiak… izaten dira.

Keylogger

Registrador de tecleado

Teklatuaren erregistratzailea

Oro har, erabiltzaileak jakin gabe, ordenagailuak saio batean zehar tekleatzen duen guztia erregistratzen duen programa da.

SMS

SMS

SMS

Short Message System. GSM telefono zelularren edo gailu aurreratuagoen bidez bidalitako testu-mezuak dira.

Software

Software

Softwarea

Programa informatikoa da.

Spam; junk mail

Spam, Correo basura

Spama, zabor-posta

Eskatu gabe ( spama ) jasotako merkataritza-posta elektroniko ugaria ( junka ) da.

Spammer

Spammer

Spammerra

Spamak bidaltzen dituen pertsona da.

Spim

Spim

Spima

Berehalako mezularitzaren bitartez iritsitako spama da.

Upload

Subir

Igo

Edukiak Internetera bidali, argitaratzeko asmoz, esate baterako. Ez da gauza bera erantsiak e-postaz bidaltzea.

URL

URL, dirección

URL, helbidea

Uniform/Unique Resource Locator. Orri batek edo beste baliabide batek Interneten daukan helbide bakarra da.

Usenet

Usenet

Usenet

Modu hierarkikoan antolatutako newsgroupek osatzen duten sarea da. Bertan sartzeko, programa bereziak, posta-programak edo web pasarelak eduki behar dira; esate baterako, Google Groups.

Real life, RL, real world

vida/mundo real

Benetako bizitza/mundua

Interneteko mundu birtualaren aldean, bertatik kanpo gertatzen den guztia da.

Videochat

Videochat

Bideo-txata

Internet bidezko solasaldia da, eta web kameren bitartez grabatutako bideoa erabiltzen du.

Virtual

Virtual

Birtuala

Simulatua, artifiziala. Internetekin zerikusia duen guztiari aplikatzen zaio; izan ere, benetako mundu fisikoaren aldean, nolabaiteko errealitate birtuala da Internet.

Virus

Virus

Birusa

Beste programa batzuen kodean txertatu ondoren, berez ugaldu daitekeen programa kaltegarria da.

Visitor

Visitante

Bisitaria

Weba bisitatzen duen internauta da.

Site, web site; the Web

Web

Weba

Web gunea pertsona edo erakunde berak domeinu-izen beraren pean argitaratutako orrien multzoa da. Letra larriz idatzitako Weba edo World Wide Weba munduko web guztien multzoa da, hau da, mundu zabaleko ordenagailuetan kokatutako eta esteken bitartez euren artean konektatutako orrien amarauna.

Bashing website

Web apaleador, web denigratorio

Web jipoilaria, web laidogarria

Norbaitez ziberabusatzeko sortutako weba da. Bertan, norbaitekin sartzen dira jendaurrean, eta, sarritan, beste batzuei eskatzen diete abusu horretan parte hartzeko.

Webmaster, webmistress

Webmaster

Webmasterra

Webaren kudeaketa teknikoaz (eta, batzuetan, edukien kudeaketaz) arduratzen den pertsona da. Batzuetan, bisitarien galderei ere erantzuten die.

 

Ikasmaterial honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitormena du. Data: 2007-07-06.